Irustako hidroelektrika
Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitatearen webgunean ageri diren Irustako hidroelektrikaren datuak ez datoz bat Txinzerrek berak Gipuzkoako Foru Aldundiari emandakoekin. 2006ra arte bai, baina 2007tik ez. Gaur Txinzerren kudeaketa eta ekologisten salaketak lantzen dituen erreportajea argitaratu du Oarso Bidasoko HITZAk papereko edizioan (Berria egunkariarekin ere eskura daiteke Oarsoaldean eta Bidasoan).
San Anton urtegiaren berme-kurba zehazteko txostena egiteko aldundiak jasotako datuen arabera, 2.177 kilowatt ordu produzitu zituen Irustak 2007an, baina Txinzerrek emandako datua honakoa da: 1.174. Hurrengo urtean aldea handiagoa da (3.917 aldundiari emandakoa, eta 1.786 sozietateak argitaratutakoa), eta hurrengoetan antzerako aldeak mantendu dira. Eguzkik eskaera egin dio fiskaltzari Energiaren Batzorde Nazionalak datu horiek berretsi ditzan.