Etorkizuneko Emakumeen Eskolarako lehen urratsa izango den hausnarketa, prestakuntza eta topaketarako espazioa sortuko du Errenteria-Oreretako Berdintasunerako Arloak. Berdintasunerako Kontseiluak egindako proposamena izan da abiapuntua eta helburua berriz, emakumeen lidergoa sustatzea da partaidetza eta jabekuntza prozesuan eraginda. Berdintasun Arlotik azaldu dutenez,”Emakumeen Eskola ezatbaida, jakintza eta iritziak partekatzeko espazioa izatea nahi dugu, baina baita gozatu, kontzientzia eragin, sareak sortu eta alternatibak eraikitzeko gunea”.
Horren harira antolatuta zein antolatu gabe dauden emakumeei luzatu diete espazio berri horretan, zein antolatutako ekimenetan parte hartzeko gonbitea. Antolatutako ekintza guztiak doakoak dira baina beharrezkoa da izena ematea parte hartzeko. Interesdunek 652 75 67 87 edo 657 79 21 55 telefono zenbakietara deitu edo
posta elektronikoa bidali dezakete.
Antolatutako ekimenak
- Erakusketa Merkatuzarren: Joan etorriko bidaien artean, Errumaniar Rrom bizitzak. Donostiako Udaleko kultura aniztasun bizikidetza programako Adriana M Villalonek San Telmo Museoaren laguntzarekin. Hilaren 14tik 31ra.Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:30era.
- Komiki Erakusketa Xenpelar Etxean: Indarkeria, begirada eta feminismoa. Hilaren18tik azaroaren 5era. Asteartetik larunbatera 17:30etik 20:30era. Hilaren 18an bisita gidatua 18:00etan.
- Emakumeentzako brikolajea: Encarnacion Bustoren eskutik Merkatuzarren. Hilaren 21,eta 28an eta azaroaren 4, 11 eta 18an 17:00etatik 19:00etara.
- Aholkularitza juridikoa- Hitzaldiak: Egunerokotasuneko egoeren gaineko informazio legal, penal eta juridikoa eskaintzea. Merkatuzarren azaroaren 26an, abenduaren 3an eta 10ean, 16:30etik 18:30era.
- Krisia eta ekofeminismoaren gaineko hausnarketa-jardunaldiak: Lehenengo jardunaldian, Nekane Jurado eta Cristina Henriquez arituko dira Xenpelar Kultur Etxean. Azaroaren 15ean egingo dute 18:00etan. Bigarren jardunaldia 2014ko urtarrilea egingo dute eta Amaia Perez Orozco arituko da.
- Autodefentsa Feminista:Azaroaren 18tik 21era 20:00etatik 21:00etara Galtzarabordako kiroldegian. Interedunek bertan eman behar dute izena eta gehienez 14 lagun onartuko dituzte taldea osatzeko.
- Medikuntza naturala: Nekane Tomasena, Cristina Henriquez eta Maria Izquierdoren eskutik. “014ko urtarrilaren 20 eta 27an eta otsailaren 5 eta 12an 17:30etik 19:30era Patxiku Zelai Emakume Lekartean (Tomas Lopez 6).