Batera Bai Errenteria-Oreretako talde eragileak Bizikidetza demokratikoaren alde izeneko hitzaldi zikloa antolatu du. Munduko hainbat herrialdetan erabakitzeko eskubidearen alde ematen ari diren esperientziak ezagutzeko asmoarekin antolatu dute hitzaldi sorta. Katalunia hizpide izango dutela hasiko da ekimena. Honakoak izango dira hiru hitzaldiak, guztiak Fatimako Amaren parrokian (kaputxinoen eliza), 19:00etatik aurrera:
- Urriaren 16an: Maurici Lucena, Kataluniako Parlamenteko bozeramailea.
- Urriaren 22an: Josep Maria Vila d’Abidal, Viceko alkatea (CiU).
- Azaroaren 6an: Arcadi Oliveres, ekonomian katedraduna.