Ontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzten bezeroen artean zozketa egin dute
Irailean Ontziratu zaitez! kanpainan parte hartzen duten bost komertzioetan erosketak egin zituzten bezeroen artean 20 eta 50 euroko erosketa-txartelak zozketatu dituzte.
Hauek izan dira saritutako zenbakiak: Maritxu arrandegia, 1.112; Izaro arrandegia, 1.184; Lizar harategia, 187; Martin harategia, 41; eta Zalakain harategia, 63. 50 euroko txartela Maritxu arrandegiari egokitu zaio.
Harategietan oraindik ere heziketa lana arrandegiekin konparatuta “motelxeago” doala azaldu du udalak; hala, harategietan ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko konplexuak kentzera animatu ditu herritarrak.