
‘Plaza libreak’ erakusketako irudi bat
Kale Nagusiko Modotti tailerrak Asier Gogortza argazkilari beratarraren
Plaza libreak erakusketa jasoko du hilaren 18ra arte, ohiko ordutegian. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko pilotaleku irekiak jaso ditu Gogortzak kamerarekin, Peña Gantxegi arkitektuaren ideia batean oinarrituta. “Frontoiak paisaian zabaltzen diren ate edo leiho bezala ikusten zituen Gantxegik, eta maisuki gauzatu zuen ideia hori Oiartzungo hilerrian dagoen frontis itxurako hilarrian”, dio argazkilariak.