Ezpeletan eta etxean ariko dira Errenteriako txistulariak
Asteburu mugitua izango du Errenteriako Udal Txistulari Bandak honakoa. Bi egunetan izango ditu emanaldia, eta horietako bat Ezpeletan (Lapurdi) izango da, larunbatean. Igandean, berriz, etxean ariko da, 12:45ean, udaletxeko arkupeetan.
Larunbateko kontzertua Herri Uzta festibalaren harira egingo du. Hain zuzen, bihartik igandera arte luzatuko da. Azken aurreko egunean ariko da banda kaleak girotzen.
Igandeko kontzertuan, berriz, betiko doinuez gain, atzerriko zenbait musikarirenak entzuteko aukera izango dela aurreratu dute: Umore ona (Miguel Gonzalez Bastida), IX Tambourin Le Clerc (mold. Ismael Yague), Hiru Ataleko Alborada (Eduardo Gorosarri), Nere gogokoa (Louis Camblor), Basozabal (arin-arina), Sei soinu eta dantza hungariat (Bela Bartok. Mold. Carlos Sanchez Ekiza), Rapid (Fredo Gardoni. Mold. T. Agirregomezkorta) eta Ibilaldia (Antolin Mendizabal. Mold. Alexander Iribar).