Arantzazutik Marietarako ibilaldirako izena eman daiteke
Urdaburu mendizale elkartea hurrengo asteko ibilaldiari begira jarri da. Hala, hilaren 19an, Arantzazutik Marietara joango dira mendizaleak, Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren ibilaldi sortaren barruan.
6,5 orduko zeharkaldia izango da, eta tartean, Artia, Aumategi eta Mugarriluzeko gailurrak igaroko dituzte.
Izena dagoeneko eman daiteke Urdaburu elkartean edo 943 52 78 79 telefono zenbakian. Astearte eta ostegunetan dago zabalik, 19:30etik 21:30era.