Mende laurdena ospatuko du larunbatean Trintxer elkarteak
Aurten 25 urte bete ditu Trintxer elkarteak, eta hori ospatzeko asmoz, ekitaldi mordoa prestatu dute hilaren 12rako (datorren larunbata). Eguerdian hasiko da egitaraua. Horrela, Saralegiren erakustaldia ikusteko aukera izango da elkarte parean bertan. Horrez gain, agurra eta ekitaldi politikoa egingo dute bertan. Elkartetik abiatuta, txaranga poteoa aterako da.
Zintzurra ongi bustitzean, pilotalekuan jarriko dute zita. Omenaldi xume bat egingo dute, ikus entzunezkoa. Bazkaldu ondoren, Fermin Balentzia abeslari nafarrak kantatuko du, eta, bukatzean, txarangarekin kantujiran abiatuko dira kalez kale.