Iztietako anbulatorioraino eraman dute protesta
Duintasuna elkarteak antolatuta, atzo, Errenteria-Oreretako eta inguruko herrietako zenbait erretiratuk protesta egin zuten Errenteria-Oreretako kaleetan. Hamarnaka lagun bildu ziren, eta geroz eta gehiago dira kalera irtetera animatzen diren erretiratuak antolatzaileen arabera.
Beste behin, murrizketak eta bestelako neurriak direla eta, erretiratuek bizi duten egoera salatu zuten. Atzo, gainera, bi idatzi sartu zituzten, bata udaletxean, eta bestea, Iztietako anbulatorioan. Hain zuzen, udaletxetik Iztietarainoko bidea egin zuten Pentsioen aktualizazioa. Repagoari ez. Erreformari ez pankartaren atzean. Beraun, Kaputxinos, Agustinak, Alaberga, Galtzaraborda, Pontika eta Beti Bizkor erretiratuen elkarteek, Amalatz nahiz Bilgune Feministak bat egin dute, baita Lezoko Aiton Borda erretiratuen elkarteko kideek ere. Hain zuzen, atxikipenak bilatzen ari da Duintasuna, eta inguruko herrietako jubilatuek ere bat egitea nahi dute.