Goiko Eskolak hamahirugarren urteurrena ospatuko du
Arraguako Goiko Eskolak hamahiru urte beteko ditu aurten eta hori ospatzeko hiru eguneko egitaraua prestatu du.
Ostegunean, hilak 10, Zeelanda Berria ezagutzen hitzaldi eta irudi erakusketa izango da, 19:30ean. Ostiralean, Ixuriak eta Kasernarat taldeek kontzertua emango dute 23:00etan. Larunbatean hainbat ekitaldi izango dira: 20:00etan, Permin Magnifikue klown ikuskizuna; 21:00etan, herri afaria Ilbete musikariak lagunduta; eta 23:00etan, kontzertua Kum eta Incognita taldeen eskutik.