Iazko garaileak
Hilaren 14tik 16ra egingo dute Hondarribian Euskal Herriko VIII. Pintxo Txapelketa. 80 sukaldarik parte hartuko dute lehian, eta Hondarribiko Itsas Etxean egingo dituzte ekimenaren barruko saio guztiak. Hau da, herritarrek zuzenean ikus ditzakete sukaldariek egingo dituzten sorkuntzak, goizez eta arratsaldez. Hondarribiko Ostalari Elkarteak antolatu du txapelketa, besteak beste Jaurlaritzaren, aldundiaren, Hondarribiko Udalaren eta Kutxabanken laguntzarekin.
Aurtengo berritasunetakoa izango da herritarrek botoa emateko aukera izango dutela, eta horretarako Kutxabank Saria sortu dutela. Horrez gain, irabazlea adituek osatutako epaimahaiak erabakiko du.
Saio guztiak Internetez jarrai daitezke.