Joan den astean udalak sanjuandarrekin egindako batzarrean agertu zen hutsuneetakoa izan zen jarduerarik gabeko lokaletan hondakinak gaika biltzeko baliabideak jarri behar zirela. Bade bide horretan Pasaiako Udalak deia egin du lokal horietako arduradunak Bizibadiaren bulegora ager daitezela, eta bertan dagoen galdetegia jaso dezatela, udalak jakin dezan zeintzuk diren lokal horien beharrak. Zalantzak eta bestelakoak 943 34 43 28 telefono zenbakira deituz edo
bizibadia[a bildua].pasaia.net-era idatziz ere argi ditzakete interesdunek.