Bidasoa Igeriketa Taldeari Jaurlaritzak diru laguntzarik ez ematea kritikatu du PSE-EEk
Gipuzkoako PSE-EE “oso arduratuta” dago Eusko Jaurlaritzak diru laguntza uka diezaiokeelako Bidasoa XXI Igeriketa Taldeari, “hilzorian geldituko litzateke taldea diru laguntza hori gabe”. Horregatik, Jesus Zaballos legebiltzarkideak Jaurlaritzaren eta EAJren “sentiberatasun eza” gaitzetsi ditu Irungo taldearekiko. Hala, Zaballosen arabera, “talde indartsua” da Irungoa lortzen dituzten emaitzengatik, “besteak beste, Espainiako Igeriketa Kopa irabazi dute”, eta haurrekin egiten duten lanagatik harrobiko kirola sustatu behar dela uste dute sozialistek.
Zaballosek zehaztu du “ulertzen” duela egoera ekonomikoa zaila dela, baina “ahulenei” laguntza eman behar zaiela nabarmendu du, “gisa honetako taldeek merezi duten laguntza izan behar dute”.