Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek ibilbide luzea dute. Aurten 32. ekitaldia egingo dute, datozen bi asteburuetan. Ohi bezala, adin guztietarako antzezlanak oholtzaratuko dituzte. Hau da jardunaldien egitaraua:
Urriak 11
- Eta zer II? eskolentzako antzezlana (Dar-Dar antzerki taldea). San Pedroko Udal Aretoan.
Urriak 12
- Pez en raya, Juan Callateren eskutik. Antxoko Kultur Etxean, 22:30ean.
Urriak 13
- Sexpearemente, Sexpeare antzerki taldearena. San Pedroko Udal Aretoan, 20:00etatik aurrera.
Urriak 18
- Sketxokronik, Topo Pasaiako taldearena. 20:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Urriak 19
- Lingua Nabajorum, Ez dok hiru bikotearen eskutik. Antxoko Kultur Etxean, 22:30etik aurrera.
Urriak 20
- Spasmo Teatroren Show Park. San Pedroko Udal Aretoan 20:00etan.