Montserrak, Pagola eta Pablos
Hilaren 13tik 19ra jokatuko da Uruguaiko Mercedes hirian 22 Urtez Azpiko Munduko Trinkete Txapelketa, eta bertan, Irungo Ramuntxo Trinkete Klub taldeko hiru ordezkari izango dira Espainiako Estatuko selekzioarekin lehiatzen: Ander Montserrat eta Gorka Pablos jokalariak, eta Alex Pagola entrenatzailea. Gomazko paletako modalitatean parte hartuko dute jokalariek.
Gaur abiatu dira Uruguai aldera jokalariak. Espainiako Estatuko selekzioaz gain, besteak beste, Argentinako, Venezuelako, Frantziako, Txileko, Mexikoko edo etxeko taldeetako ordezkariak izango dira lehian dominen bila.