Lehen zukua atera dute Hiruztan
Hondarribiko Hiruzta upategian mahats berriaren lehen zukua ateratzeko ekitaldia egin zuten larunbatean. Herriko arraunlariek nahiz haurrek ekin zioten lehenik mahatsa jasotzeari, eta ondoren horren zukua, hankekin zapalduz, ateratzeari. Hasieran eguraldia eskasa izan zen, baina orduak pasa ahala eguzkiak ere bat egin zuen ekimenarekin. Ama Guadalupekoa trainerukoek, gainera, Hiruztako Errekalde familiari sinatutako arrauna eman zieten. Ondoren, denak bazkarian bildu ziren. Ondoko argazkiak larunbateko ekitaldikoak dira.