Jaizkibelgo putzuen "iruzurra" hizketagai izango dute Kabigorrin
Irungo Kabigorrin hitzaldia emango dute ostegunean (hilak 10) Angel Alkain eta Joserra Enparanek, Jaizkibelgo putzuak, iruzurrean oinarritutako lanak izenburupean. Bertan, Jaizkibelen, ur horniketarako Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) erakundea egiten ari den putzu berrien ustiaketa asmoaz hitz egingo dute hizlariek. 19:00etan hasiko da.