Pilota egokituaren bidea hasi da, Errenteria-Oreretan
Pilota egokituak tokia izan du gaur, Fanderiako kiroldegian. Nazioarteko hainbat pilotari eta palistak erakustaldia eman dute, eta era berean, Errenteria-Oreretako Mindaira elkartea aurkeztu dute.
Bigarren aldiz egin dute Pilota Egokituko Nazioarteko Txapelketa, eta Usurbil, Zarautz, Irun, Valentzia (Herrialde Katalanak) eta Tarbeseko (Okzitania) jokalariek parte hartu dute, urritasun psikiko nahiz gurpildun aulkietan jokatzen dutenek. Goizean urritasun intelektuala duten jokalariak aritu dira esku pilotan, eta irabazleak Joseba Altuna eta Haritz Lertxundi izan dira.
Sariak eman dizkiete garaileei Jesus Beomonte Forun Sporteko kideak, Eli Aizpurua La Caixako ordezkariak eta Jon Txasko udaleko ordezkariak.
Ondoren, palako partidak hasi dira, eta arratsaldera arte luzatuko dira.
Mindara elkartea duela urtebete pasatxo sortu zen Errenteria-Oreretan, eta horren helburu nagusiak pilota eskola egokitua martxan jartzea eta urritasun psikikoa duten edo gurpildun aulkia erabiltzen dutenen artean kirola eta osasuna sustatzea da.