Martxan dira BTT probako txirrindulariak (Argazki galeria)
Goizeko bederatzi eta erdietan lehen txirrindulari taldea atera da Doneztebe plazatik eta gero atera dira besteak. Aiako Harriko parke naturalaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek; batzuek 60 kilometroko ibilbidea egingo dute eta beste batzuek, berriz, 30ekoa. Txikiak ere abiatu dira. Aurten, gainera, 11 urtetik gorakoek maratoiaren azken zatia egiteko aukera izango dute.