[nggallery id=40]
Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketa egin dute, gaur, Errenteria-Oreretan. 200 partaide atera dira, haur, guraso zein gazte euskararen aldeko euren urratsa egitera. Puntual irten dira korrikalariak Zumarditik, suziria bota bezain pronto. Hortik, hainbat bira eman dituzte erdialdeko kaleetatik, eta Matxaingo biribilgunetik barrena sartu dira Zumardian. Hortxe zeukaten helmuga. Ondoren, sari banaketa izan da, baina horiek ez dituzte sailkapenaren arabera banatu.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete partaide guztiei, eta batik bat laguntzaile eta lasterketa posible egin duten guztiei ere.
Beste ekimenak
Lasterketara bakarrik ez da mugatu Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketa, eta kirolarekin eta kulturarekin lotutako zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Atzo, rock kontzertuak izan ziren Niessen aretoan. Gaur, berriz, Hibaikak erakustaldia eman du lasterketaren aurretik Oiartzun ibaian, eta gauean, berriz, Lingua nabajorum antzezlana emango dute, 22:00etan, Niessen aretoan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.