Esti Garcia eta Ekleylson Marques da Silva izan dira BTT Maratoiko azkarrenak
Gaur goizean jokatutako Aiako Harria VI. BTT Maratoi Txapelketan 569 txirrindularik hartu dute parte.
Txirrindulariek Aiako Harriko parke naturalaz gozatzeko aukera izan dute, eguraldia ere lagun izan dute eurek zein proba ikustera joandakoek. Girizia BTT taldeak antolatutako proban ez da ibilbide bakarra izan; hala, Euskadiko Open BTT Maratoian azkarrena Ekleylson Marques da Silva brasildarra izan da (3 ordu eta 40 segundo); bigarren, Joseba Albizu izan da (50 segundora) eta hirugarrena Alexander Ordeñana (bi minutu eta 49 segundora). Emakumeetan, Estibalitz Garciak irabazi du.
Herriko lehenek ere izan dituzte sariak: Iker Arruabarrenak eta Karmele Irastorzak. Ciclos Iñakik taldeko saria eskuratu du.