
Itsastarrak-eko kideak Frantziako Pirinioan
Hilaren 12 eta 13rako bi eguneko mendi irteera antolatu du Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak, Herrerako Mendi Zaleak taldearekin elkarlanean. Bizkaia eta Burgos arteko Sierra Salvada ezagutzera joango dira hala nahi dutenek.
Hilaren 12an 06:00etan aterako da autobusa Trintxerpetik, Unzaga herriraino joateko. Handik bidea abiatu eta Nerbioiko Begiratokia, Orduñako gaina, eta Txarlazo mendia ezagutuko dituzte. Orduñako Los Josefinos albergean hartuko dute ostatu. Hilaren 13an, berriz, Lendoñogoiti eta Barrerillatik pasata Ungino eta Estutxi gainak igoko dituzte, eta handik Añes herrira jaitsiko dira Pasaia aldera itzultzeko.
Informazio gehiago nahi duenak edo izena eman nahi duenak honako telefono zenbakietara dei dezake: 943 39 60 55 eta 679 73 10 34.