Añarbeko basoa ezagutarazi nahi dute
Añarbeko Baso Erreserba izendatzeko bidean, ingurune hori ezagutzeko kanpaina martxan jarri dute Errenteria eta Donostiako udalek, Añarbeko Uren Mankomunitatearekin lankidetzen. Udaberrian lehenengo saioa egin zuten, eta bigarrena, udazkenean egingo dute, hilaren 20an (igandea) eta azaroaren 3an (igandea), hain zuzen ere.
Lehenengo saioan Urdabururi itzulia eman zioten bezala, bigarrenean, Ugaldetxoko basoak bisitatuko dituzte. Zailtasun ertaineko ibilbidea dela jakinarazi dute, eta denera, 10,5 kilometro eta 700 metroko malda duela. 09:30ean Ugaldetxo tabernatik aterako dira (Hernaniko Ereñozu auzoan), Hernani eta Goizueta lotzen dituen GI 3410 errepidearentza atzean. Bidean, Oberango pagadia zeharkatu eta Urumea ibaiko ur garbiak ikusi ahal izango dituzte.
Informazio gehiago lortzeko info[a bildua]galemys.com edo 943 55 54 31 telefono zenbakian lor daiteke.