San Tomas batzordea elkartuko da asteartean
Urrun dirudien arren, denborarekin prestatu nahi dute Errenteria-Oreretako San Tomas Eguna, eta hori dela eta, San Tomas Batzordea dagoeneko lanean hasiko da. Horretarako, lehen bilera asteartean edukiko dute, 19:00etan, Merkatuzarreko erabilera anitzeko gelan. Joan den urtean parte hartu zutenei eta interesa daukaten gainontzekoei joateko deia luzatu diete.