
Jose Angel Paez, gaur, azalpenak ematen
K-Biziak egitasmoaren barruan 32 denda berri zabaldu direna Irunen esan du gaur Miguel Angel Paez udaleko Sustapen Ekonomirako ordezkariak. 2010ean jarri zuten hiriko komertzioa biziberritzeko egitasmoa, eta batik bat San Miguel, Hondarribia kalea eta Pio XII eremutan zabaldu dituzte denda horiek. Alde Zaharrera zabaldu nahi dute egitasmoa. K-Biziak-en barruan lokalen alokairua ordaintzeko laguntza ematen du udalak: lehen 12 hilabetean alokairuaren %50 ordaintzeko dirua ematen du (400 eurora arte), eta gainontzeko 12tan %25a (200 eurora arte). Laguntza horietaz jabetzeko oinarriak eta baldintzak
Bidasoa Bizirik-en webgunean kontsulta daitezke.
Paezen arabera, orain arte K-Biziak egitasmoa “arrakastaz” doa aurrera, eta nabarmendu du zabaldu diren komertzio gehienek jarduera berritzaileak dituztela. Hala, Alde Zaharrera zabaltzeko asmoa berretsi du Paezek, “Urdanibia plazan egin behar diren lanak horretan geldituko ez direlako. Inguru horretako komertzioa ere biziberritu behar da”.