“Euskal presoak Euskal Herrira” jartzen zuen kamisetekin egin dute
Ezohiko udalbatzarrak egin ditu Oiartzungo Udalak; bata EH Bilduk sartutako mozioaren gainekoa eztabaidatzeko, eta bestea EAJk eta H1ek sartutakoa. Azken hori gobernu taldeak eta oposizioak adostutakoa da, EAJk eta EHBilduk Eusko Jaurlaritzan eta Batzar Nagusietan adostutakoaren bidetik. Biak ala biak Herrira-ren aurkako operazioa zuten hizpide.
Gobernu taldeak gisa horretako ekintzak bertan behera uzteko eskatu du. “Atxilotutakoak kalean daude, baina kaltea egina dago eta epaitu egingo dituzte. Herrira-ren jarduera ere eten dute eta auskalo noiz arte. Hau ez da kasu isolatua”, adierazi du Aiora Perez de San Roman alkateak. EAJri bere borondatea baloratzen badiote ere, pausoak eman behar direla nabarmendu du alkateak eta bake biderako zeren zain dagoen galdetu dio.
Atxiloketak despliege militar baten bidez egin zituztela salatu dute eta EAJk hori babestu egin zuela, Ertzaintza horra bidalita eta herritarrei jipoituz.
EAJ eta H1en ausentzia
Bi mozioak gobernu taldearen botoekin atera dira aurrera, EAJko bi zinegotziak eta H1eko ez dira udalbatzarrera joan. Oposizioak baldintza bat jarri duela jakinarazi du alkateak: “EHBilduk aurkeztutako mozioa erretiratzea nahi zuten eta soilik adostutako hori lantzea”.