Herrira-ren kontrako polizia operazioaren, eta atzo Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakien harira, mobilizazio eguna izango da gaurkoa Oarso Bidasoan. Jarraian agertzen direnak dira, herriz herri, egingo diren mobilizazioak:
Herri guztietan
- 12:00etan. Euskal gehiengo sindikalak deitutako elkarretaratzeak enpresetan eta herrietako plazetan.
Oiartzun
- 18:00etan. Pleno berezia egingo dute udaletxean.
- 19:00etan. Auzo guztietan mobilizazioak egingo dituzte.
- 20:00etan. Doneztebe plazatik abiatuta, kartelada.
- Atxikimenduak. Herrira-ren aldeko adierazpena egin dute Oiartzunen, eta horri herriko hamarnaka eragile atxiki zaizkio. Horiek oiartzun.hitza.info-n ikus daitezke.
Pasaia
- 19:30ean. Antxon, kartelada berezia egingo dute. San Pedro-Trintxerpeko nahiz Donibanekoek beste herrietan egingo dituztenetan parte hartuko dute.
Lezo
- 19:30ean. Juan Mari Labordeta Limo preso eta iheslari ohia gogoratuko dute plazan.
- 20:00etan. Kartelada zaratatsua egingo dute Gurutze Santuaren plazatik abiatuta.
Errenteria-Orereta
- 12:00etatik aurrera. Herrira Eguna egingo dute egun osoan zehar arratsera arte herriko hainbat gunetan. Informazio gehiago errenteria.hitza.info-n lor daiteke.
Irun
- 20:00etan. Eskualdeko manifestazioa Zabaltza plazatik abiatuta.