Egaz-en arabera, 1.443 produktu jaso dituzte
Gipuzkoako Egaz gazte sozialistak eskola materiala biltzen ibili dira Errenteria-Orereta, Irun eta Donostiako Herriko Etxeetan, eta guztira, ia 1.500 produktu jaso dituztela jakinarazi du: boligrafo eta arkatzak, pintura paketeak eta errotulagailuak, koadernoak, liburuak forratzeko plastikoa eta bestelakoak.
Materiala Gipuzkoako Gurutze Gorriari eman diote berak behar gehien duten familiei emateko.