Udaleko ordezkariek Baionara bisita egin zuten
Atzo Oiartzungo Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzi eta teknikariak Baionara joan ziren bisita teknikoa egitera. Eurekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiko eta beste herrietako sustapen teknikariak joan ziren. Gazteria inguruko politikak aurkeztu zizkieten eta haien antolaketaren inguruan dituzten erronken berri eman zieten. Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteriarentzako zenbait ekipamendu ikusi zituzten; hala nola, Miarritzeko Maria Pia Gizarte Zentroa, Angelduko Gazte Zerbitzua eta Baionako elkarte kultural bat.