
Aiako Harria BTT Maratoia
Seigarrenez antolatu du Girizia elkarteak Aiako Harria BTT Maratoia biharko. Euskadiko Open Zirkuiturako nahiz Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izango da.
Bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek: 30 eta 60 kilometrokoak. Biak ala biak Oiartzungo mendi eta basoetan barrena izango dira, eta 09:30ean aterako dira. Horrez gain, txikienak ere kontuan izan dituzte, 3-14 urteko haurrak, hain zuzen. Txiki-txikienek multi motoak erabiltzeko aukera izango dute, eta 11 urtetik gorako eta gurasoentzako, berriz, ibilbide berri bat antolatu dute: Urkabe mendira igo eta maratoiko ibilbidearen azken zatia egiteko. Horiek, berriz, 10:30ean jarriko dira martxan.
Bihar bertan eman daiteke izena parte hartzeko, 09:00etan hasita. Federatuek eta ez federatuek 20 euro ordaindu behar dituzte. Haurren txanda ondoren izango da. Gaur jaso behar dira dortsalak.