San Pedro "hobetzeko" erabakietan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek
Auzolan EH-k antolatuta, herritarrek San Pedro hobetzeko erabakietan parte hartzeko aukera izango dute. Gipuzkoako Foru aldundiak diruz lagundu eta Proisaren laguntzarekin proiektu pilotoa abiatuko dute horretarako datozen egunetan. Hiru batzar eta auzolan saioa antolatu dute horren harira. Etzi, larunbata egingo dute lehen batzarra 10:30etan frontoiko zumardian. Bigarren eta hirugarren batzarren eguna, ordua eta lekua lehenengo eta bigarren batzarrean erabakiko da hurrenez hurren. Auzolan saioaren data, ordua eta lekua hirugarrenbatzarrean erabakiko dute.
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte egitasmoan parte hartzera.