
Oiartzungo herritar zein eragileak
Atzo ilunabarrean Doneztebe plazan hainbat herritar eta eragile elkartu ziren, Herrira mugimenduaren aurkako polizia operazioari buruzko iritzi bateratua emateko. Irakurritako manifestuari atxikimendua eman zioten herriko hainbat eragilek.
Hala, bildutakoek argi utzi zuten Herrira-rekin “normaltasunez” dituztela harremanak, eta horri eutsiko diotela adierazi zuten. Atxiloketek “nahigabea eta haserrea” eragin diela azaldu zuten. Manifestua irakurri daiteke ondoko loturan:
Tantaz tanta
Informazio mahaia
Bihar goizean informazio mahaia jarriko dute plazan, gaiaz jakin nahi duen oro hurbil daiteke bertara. Arratsaldean,
pleno berezia izango da 18:00etan udaletxeko areto nagusian eta 19:00etan auzoetan mobilizazioak egin eta gero, 20:00etan kartelada berezia izango da.
Atxikimendua eman duten eragileak hauek dira:
Oiartzungo dultzaina taldea
ESAIT
Txost pilota taldea
El Watan
Helduen bertso eskola
Aldeguna elkartea
Ugaldetxo kultur taldea
Oiartzungo Ikasle Abertzaleak
Oiartzungo Herrira
Iturriozko Jai Batzordea
Auzokalte elkartea
Oiartzungo Eusko Alkartasuna
Ergoiengo Jai Batzordea
Sortu Oiartzun
Ernai Oiartzun
Oiartzungo preso ohiak
Girizia Mendi taldea
Girizia zikloturistak
Girizia BTT
Killirikupe taldea
Oiartzun Irratia
Oiartzungo EHE, Euskaran Itotiyak, Ttur Ttur,
Oiartzungo AEK
Antiju Morik
Altzibarko festa batzordea
Oiartzungo emakume pilotariak
Oiartzungo Etxerat
Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen 3.mailako futbol taldea
Kattin Ttiki elkartea