Guateque musika izango da ostiralean Uxoan
Ostiral honetan, hilak 4, Pollo Rosa Guateque Band taldeak joko du Uxoa tabernan, 22:30ean. Men of Rock Musika Elkartetik aurreratu dutenez, sekulako festa muntatzeko asmoa dute, 50-60 hamarkadetako erritmoekin. Bukaeran mikro bat utziko dute irekia, abestu nahi duenarentzat.