Eloy Velasco epaileak Herrira-ko hemezortzi kideetatik hamalau aske uzteko agindua eman du, eta beste lauri, tartean, Errenteria-Oreretako Manu Ugartemendia, 20.000 euroko bermea jarri die,
Berria egunkariak jakinarazi duenez.
Aske uzteko agindua eman duen hamar kideak honakoak dira: Ibon Meñika, Ane Zelaia, Gorka Gonzalez eta Joxe Antonio Fernandez, Sergio Labaien, Eneko Villegas, Roberto Noval, Oscar Sanchez, Beñat Zarrabeitia, Ekain Zubizarreta, Eneko Ibarguren, Amaia Esnal, Imanol Karrera eta Fran Balda. Bermepean aske geratuko direnak, berriz, Jon Garai, Nagore Garcia eta Jesus Mari Aldunberri dira, Manu Ugartemendiarekin batera.
Horrez gain, Herrira-ren jarduera erabat debekatu du epaileak, eta mugimenduaren egoitzak bi urtez itxi ditu.