Oarso Taldeak bat egin du Suminduen Egunarekin
Azaroaren 4tik 9ra protestarako egunak izango dira, eta Oarso Taldeak bat egin du, Suminduen Eguna deitu zaion ekimenarekin. Bertan, osasungintzan, hezkuntzan eta zerbitzu sozialetan izandako murrizketak salatuko dituzte, baita lan eta pentsioen erreformak ere, eta azkenik, etxe kaleratzeak, langabezia eta prekarietatea. Beste eredu sozio ekonomiko bat posible dela iritzi dio Oarso Taldeak.