Miguel Vigilekin barre egiteko aukera De Cyne Reynan
Musika eta umoreak bat egingo dute bihar (osteguna), Errenteria-Oreretako De Cyne Reyna tabernan. Hori Miguel Vigilen eskutik etorriko da. Emanaldia 22:30ean hasiko da.
Hainbat kanta eta gidoi idatzi ditu artista polifazetikoak antzerki, irrati eta telebistarako, eta beti umorea izan dute ardatz. 1978an hasi zuen bakarkako ibilbidea, eta 1989an Academica Palanca taldea sortu zuen. 2007an bere lehenengo liburua argitaratu zuen Seso seguro, umorezko hainbat kontakizun motzez osatua, handik hiru urtera hirugarrena argitaratu zuen, Respuestas a misterios sin respuesta. 2009koa da bere azken diskoa, ObseXión, . eta egun hurrengo lana grabatzen ari da. Horrez gain, aktore lanak egin ditu telebistan (La que se avecina telesailan), eta antzerkian (100m2 antzezlanean).