Carlos Suarezen ‘Morir por la cima’
27. aldiz mendi jardunaldiak prestatu ditu Girizia Mendi Taldeak hilaren 15, 16 eta 17rako. Horren barruan, diapositiba eta bideo emanaldiak izango dira udaletxeko areto nagusian, 19:30ean hasita.
Lehen egunean, hilaren 15ean,
…irrifarrak ikus-entzunezkoa proiektatuko dute. Emanaldi honetan Joseba Elizegi
Jaman-ek Solo khumbuko eta Mera peak-en inguruan (Everesteko bailara) egindako trekina ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Hilaren 16an,
Morir por la cima, Carlos Suarez madrildarraren emanaldia eskainiko dute. Goi mailako eskaladatik b.a.s.e jauzira, hegal trajearekin egindako hegaldiak… ikusi ahal izango dira.
Azken egunean, hilaren 17an,
Ametsen bidetik izenburupean Ekaitz Maizek bere azken lorpenak eta eskalatzearen inguruan duen filosofia azalduko du.