Bihar, 20:00etan, Herrira-ren auzia aztertzeko pleno berezia Pasaian
Pasaiako alkateak jakinarazi du bihar (osteguna), 20:00etatik aurrera, udalbatzar berezia egingo dutela Donibaneko udaletxean. Gobernu taldeak Herrira-ren auziarekin mozioa aurkeztu du, eta hori aztertzeko bilduko dira Pasaiako zinegotziak. Antxoko Herrira-k “ahal duzuen guztiei agertzeko” eskatu die.
Horrez gain, Antxoko Herrira-k dei egin die herritarrei etzi (ostirala) eguerdian egingo diren elkarretaratze eta mobilizazioetan parte hartzeko; euskal gehiengo sindikalak deitu ditu horiek. Azkenik, gogorarazi dute etzi (ostirala), 19:30ean, “egoera komentatzeko” eta manifestazioa egiteko bilduko direla Gure Zumardian. Bilboko manifestaziora joateko zerrendak Kamio, Mimos eta Leunda tabernetan jarrita daudela esan dute Antxoko Herrira-tik (larunbatean 15:30ean aterako da autobusa Katuen Etxadiko geltokitik).
Trintxerpen eta San Pedron ere jarri dituzte zerrendak: Trintxerpen Trintxer elkartean, eta San Pedron Antxetan.