Heldu den astean hasiko da termiten aurkako plana. Hondarribiko Udalak 60.000 euro inbertituko ditu Alde Zaharreko eta Portuko eraikinetako egurrezko oinarriak kaltetzen dituzten termitak akabatzeko. Tecnalia enpresako teknikariak bistak egingo dituzte bi auzoetan, hilaren 9tik 22ra Hirigune Historikoan eta 23tik 29ra Portuan.
Informazio gehiago behar duenak Bezeroaren Arreta Zerbitzuko bulegoan eskatu dezake, baita 943 11 12 13 telefono zenbakira deituz edo
posta elektronikoz.