
Astarloza Taldeko kideak
“Bagenekien noizbait iritsi behar zela. Eta iritsi da. Pena ematen digu hainbeste urte eta gero txirrindularitza uztea. Baina atzera begiratu eta orduan ohartzen gara egin duzunaz”. Mikel Astarlozaren lagunartekoek, Astarloza Taldekoek, oharra egin dute San Pedroko txirrindulariak azken hamabi urtean lanbide eta pasio izan duena utziko duela jakin eta berehala. Eskerrak emateko oharra da, “Astarloza taldeko kideek, bazkideek, lagunek, eta taldeari laguntzeko prest egon direnak, eskerrak eman behar dizkiegu. Momentu on eta txarretan zure alboan egotea plazer bat izan delako”.
Taldekoek esan dute “ohorea” izan dela taldearen elastiko morea edonon erakustea. “Zorte on bizimodu berrian. Eskerrik asko bihotz-bihotzez eman diguzun guztiagatik!”.