Auzolanean ari dira Karrikako baserritarrak
Txaradi bideko herribidea konpontzen ari dira Karrikako bost baserrietako herritarrak. Uzpurutik Arizluzietara doan bidea konpontzen joan den asteburuan hasi ziren. Hormigoia botatzen ari dira.
Oiartzungo Udalak materiala jarri die lanak egin ditzaten. Honako baserrietara iristen da bide hori: Txaradi, Larraundiborda, Arizluzieta, Arizluzieta Behekoa eta Larrazabal.