San Marko zabortegiaren erakusketa dago Beraunen
Bizilagunei San Marko zigilatzeko egingo diren obren berri emateko erakusketa jarri du gaur bertan San Marko Mankomunitateak Beraungo auzo elkartearen egoitzan. Atzo bertan ibili ziren hainbat langile erakusketako panelak jartzen. Erakusketa gaurtik hilaren 30era arte egongo da martxan. Auzo elkartea 16:00etatik 20:00etara dago zabalik.
San Marko Mankomunitateak jakinarazi duenez, behin dena zigilatu eta dagozkion lanak egin ondoren, San Marko korridore berdeari batuko zaio, Ametzagaina, Lau Haizeta, Txoritokieta eta Aiako Harriak osatutakoa.