Pello Añorga ipuinkontalaria gurasoengana zuzenduko da oraingoan
Haurrei ipuinak kontatzen ibiltzen da Pello Añorga, baina oraingoan gurasoak izango dira bere jarioaren entzule: Nola sortu elkar entzuteko gune bat etxean: liburuak eta kontuak lagun hitzaldia emango baitu gaur eta hurrengo asteazkenean (hilak 9), Xenpelar Etxean. 0-6 urteko gurasoei zuzenduta dago, hain zuzen.
Hitzaldi horren helburua haurrak lehen adinetan liburu eta ipuinekin harremana bultzatzea dela jakinarazi dute.
Euskaraz izango da hitzaldia eta 17:30etik 19:30era egingo dute bi egunetan. Sarrera doan da.