
Orain arte San Pedro kalean egin dute
Azken hilabeteotako larunbatetan San Pedro kalean egin izan duten Baserritarren Azoka, Damarri plazan egingo dute urrian, asteazkenetakoa egiten den leku berean. Udaletik adierazi dutenez, baserritarrek beraiek egindako eskaera izan da eta hala onartu dute. Hortaz, hilaren 5ean, 19an eta 26an Damarrin egingo da azoka. 12an ez da merkaturik egongo.