Guardia Zibilak Herrira mugimenduaren kontra egindako
sarekada salatzeko batzarra eta manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Errenteria-Oreretan. Ehunka lagunek hiriko kaleak zeharkatu zituzten. Gaur berriro egingo dute batzarra, Herriko Plazan, eta Herriraren kontrako erasoari aurre egiteko dinamika adostuko dute bertan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara joan daitezen. Nabarmendu zutenez, ez da “Herriraren kontrako eraso bakarrik, Euskal Herriaren aurkakoa baizik”.
Pasaian ere izan zen mobilizaziorik. Antxon ehun lagun baino elkartu ziren Gure Zumardian, eta Trintxerpen, berriz, 40 inguru.