Astarlozak txirrindularitza utziko duela iragarri du
Mikel Astarloza sanpedrotarrak txirrindularitza profesionala uztea erabaki du, hamabi denboraldiren ondoren. Euskaltel-Euskadik datorren urtean ez du jarraituko, eta horrek bultzatu du erabakia hartzera. 2002an egin zuen debuta, Ag2r taldean eta hurrengo urtean Australiako Tour Down Under irabazi zuen. 2007an talde laranjak fitxatu zuen, eta 2009ko Tourrean etapa garaipen bat lortu zuen, baina kendu egin zioten positibo eman zuelako.
Pekingo Tourra izango da bere azkeneko lasterketa.
Hona hemen Berria egunkariak gaur argitaratu duen elkarrizketa.