1953ean jaiotako errenteriarrek 60. urtebetetzea ospatuko dute
Kinto berezia izango da 1953. urtean jaiotako errenteriarrentzat, aurten 60 urte bete edo beteko dituztela ospatuko baitute. Zentzu horretan, beste urtetan baino jende gehiago biltzea espero dute antolatzaileek, eta batez ere deialdi berezia egin diete orain arte parte hartu ez dutenei. Azaroaren 9an egingo dute ospakizun jaia.
Eguna ez da bazkarira mugatuko, eta mezarekin hasiko dira. 12:00etan izango da Madalena ermitan. Norbaitek koruan parte hartu nahi izanez gero, aurretik abisatu beharko duela jakinarazi dute antolatzaileek. Jarraian, gazte garaiko argazkiak proiektatuko dituzte ermitan bertan.
14:00etan jarri dute bazkaltzeko ordua. Lezoko Etxeberri jatetxean izango da, eta bazkalostea girotzeko DJa izango dela azaldu dute.
Parte hartzeko 55 euro sartu behar dira Laboral Kutxaren 3035 0011 24 01110144999 kontu korronte zenbakian hilaren 30a baino lehen.
Informazio gehiago telefono zenbaki hauetan: 606 11 09 11 (Kike) edo 943 34 44 32 (Esther).