Udaldetxoko haurrak, larunbateko jolasetan parte hartzen
Oiartzungo Ugaldetxo auzoko biztanleek ia urtebete egon beharko dute hurrengo sanmigelen zai, atzo bukatu baitziren 2013ko auzoko festak. Hiru egunez denetarik izan dute, jolasteko, dantzatzeko, ikusteko, jan eta edateko… Larunbatekoa da argazkia, haurrentzako jolasetan ateratakoa. Giro oso polita sortu zen larunbat arratsaldean, jolasekin, futbol partidekin eta trial erakustaldiarekin, besteak beste.