Bukatu dira Antxoko San Fermin Txikiak
Ostiralean hasi, eta atzo bukatu. Antxoko San Fermin Txikiek asteburuko ibilbidea izan dute, eta ez makala, gainera. Ostiraleko txupinazotik ekimenak bata bestearen jarraian egin dituzte, eta denek ala denek ezaugarri berbera izan dute: herritarren parte hartzea bai antolaketan, zein partaidetzan. Atzoko su artifizialen erakustaldiak barrutiko festa txikien epilogoa suposatu zuen, eta zeruan suziriek eztanda egin ahala, antxotarrek zein ondo pasatu duten komentatu zuten euren artean. Ondoko irudiak atzoko haurren bizikleta lasterketenak dira.