Basari elkarteak 25. urteurrena ospatzeko ekimena egingo du urriaren 11tik 13ra, eta ekitaldietan lanean aritzeko boluntarioak behar dituela jakinarazi dute. Horrela, ondoko jende kopurua behar dutela iragarri dute:
- Zortzi lagun urriaren 11ko bertso sardinadarako (muntatu, parrila jarri, zerbitzatu…).
- Urriaren 12ko bazkarirako hogei lagun, eta perretxikoen aukeraketarako beste lau.
- Urriaren 13ko perretxiko erakusketarako zortzi lagun, eta dastaketarako beste sei.
- Horrez gain, bi furgoneta behar dituzte.
Izena eman nahi dutenek, elkartean dagoen taulan egin dezakete, lan taldea zein pertsona kopurua azalduz. basarielkartea@hotmail.com helbide elektronikoa ere bidali dezakete mezu bat.
Tabernetan larunbatean jarriko dituzte salgai txartelak, eta hilaren 9ra arte eros daitezke. Datorren ostegun zein ostiralean, txartela eskuratu nahi duten bazkideek elkartean lortzeko aukera izango dute, 19:00etatik 20:00etara.